XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Nik, bein baiño geiagotan, bultzian edo noala, aoa zabaldu duten ordurako ezagutu izan ditut nere erriko gazteak.
Bereala galdetu izan diet: - Zer, ondarrutarrak?.
Eta auzo errietakoei ere antz ematen diet.
Olaxe, Hondarrabia`ko izkerak ere ba du bere kutsua.
Emen gauden denok edo geienok dakigu, erri ontako izkera, esaten dutenez, ez dala gipuzkera goi-naparra baiño.
Bere urbillean dauden napar errietakoen antzeko izkera eukitzea ez da arritzekoa, ori berezkoa da, naturala Gipuzkoa`ko beste aldean ere berdintsu gertatzen da.
An, Eibar inguruan da, bizkaieraz itz egiten da.
Nik bezela dakizute guztiok Hondarrabia`ko izkera geien aztertu zuena Luis Luziano Bonaparte izan zala.
Bere zaletasuna orixe izan zan, izkuntzak ikasi ta aztertu.
Ta euskera ikasi ta aztertu ziarduela Hondarrabia`ko emakume batekin ezkondu baizan, beste iñungo izkera baiño emengoa ikasteko aukera obea izan zuen eta ala egin zuen.
Emengo ta inguruko izkerari buruzko lan bat idatzi zuen:
Nik gramatika gutxi ta frantsesa oraindik gutxiago jakiñik ezer esatekorik ezin jaso izan det bertatik.
Bonaparte`k bere lan ontan erakusten duena iru zatitan banatu genezeke: Hondarrabia`ko izkeraren berezitasun batzuek; iztegi labur bat, hondarrabitar, frantsesez, gipuzkoar eta lapurtar itzak jarriaz, eta M. Vineon`ek irundar idatzitako San Mateo`ren berri-onaren zati bat aztertu ta oarrak jarri.
Ez dakit Bonaparte`ren idazlan au euskeratua dan ala ez.
Egin gabe izan ezkero merezi luke euskeratzea, bere azalpenak nik
Ta itzaurre naikoa luzetxo onen ondoren sartu nadin gaiaren barrenean.
Hondarrabia`ko izkeraren berezitasun nabarmenetako bat gure sintetikoaren ordezko era da.
Beste edonun edo geienetan .
Izkera era au aditzen oitu gabe daudenei, berau, sintetikoen denborakoa danik ez zaie idurituko.
Hondarrabia`ko aditz era onek bi denbora ditu: oraiña ta leena: .